Gizartea -
Zientzia
Alkohola cracka eta heroina baino kaltegarriago da
'The Lancet' agerkarian kaleratutako txosten batek drogek kontsumitzailearengan eta haren inguruan duten eragina aztertu du.
Erredakzioa
Alkohola cracka eta heroina baino kaltegarriagoa da kontsumitzailearentzat, zientzialari britainiarrek ondorioztatu dutenez.
Drogek kontsumitzaileengan eta gizartean duten eragina neurtzeko kaltearen eskala egin dute zientzialari britainiar batzuek. Eskala horren arabera, alkohola da gizartean kalterik handiena eragiten duen droga; kokaina eta tabakoa baino hiru aldiz kaltegarriagoa da.
ISCD drogak aztertzeko batzorde britainiarrak eta aditu europar batek egindako txostenaren arabera, heroina eta craka bigarren eta hirugarren tokian daude. Estasiak, berbarako, alkoholak baino zortzi aldiz kalte gutxiago eragiten du.
David Nutt ISCDko irakasleak adierazi duenez, ikerketak nabarmendu du "osasun publikorako estrategia ona dela alkoholak eragiten duen kalte handiaren berri ematea".
Osasunaren Munduko Erakundeak aurreikusten duenez, 2,5 milioi lagun hiltzen dira alkoholarekin lotutako arriskuen ondorioz: minbizia eta bihotz eta gibel gaitzak aipatu dituzte, besteak beste. Gainera, heriotza goiztiarraren hirugarren adierazle nagusia da.
Drogarik kaltegarrienak neurtzeko 0tik 100era bitarteko eskalan, 72.tokian dago alkohola, heroinaren (55.tokia) eta crackaren (54.tokia) aurretik.