Gizartea -
Auto-istripua, Bizkaian
Bi lagun hil dira bi autok talka eginda N634an, Galdakaon
17 eta 19 urteko bi gizonezko hil dira, eta emakume bat zauritu da eta Basurtuko ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
17 eta 19 urteko bi gizonezko hil dira eta 36 urteko emakume bat zauritu da bi autok talka eginda N634n, Galdakaon, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Istripua 06:00ak aldera jazo da gasolindegi baten aurrez aurre, Kamarero izeneko bidegurutzean.
Talkak bidaiarietako bat autotik bota du. Beste pertsona autotik atera ezinik geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Biak ala biak hil egin dira.
Horrez gain, 36 urteko emakume bat zauritu da eta Basurtuko ospitalera eraman dute. Bere zaurien larritasunaren gaineko xehetasunik ez dute eman.
N634 Bilborako bidean itxita egon da eta Ertzaintzak A8tik desbideratu du trafikoa.