Gizartea -
Polemikaren ostean
Interneteko deskarga orrialdeetako bi jabe atxilotu dituzte
Zinemako azken estreinaldiak grabatzen zituzten taldeak zuzentzen zituzten; 2010ean 100 filme baina gehiago zabaldu dituzte.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko agenteek estreinaldi zinematografikoen web-orrialdeetako 2 jabe atxilotu dituzte, jabetza intelektualaren kontrako delitu bat egitea egotzita. Andaluzia eta Valentziako ''screener'' talde nagusiak, zinemako azken estreinaldiak grabatzen zituztenak, zuzentzen zituzten.
Poliziak jakitera eman duenez, filmeen grabaketak muntatu eta sei web-orrialdetara igotzen zituzten filma zineman agertu eta ordu gutxietara. 2010ean 100 filme baino gehiago kopiatu eta zabaldu dituzte, eta 2.500.000 deskarga izan dituzte.
Sevilla eta Valentziako ikus-entzunezko lau laborategi desegin dituzte, eta jende gutxi zegoenean grabazioak bereizmen handian egiten zituzten bi ''screener'' atxilotu dituzte. Laborategiek ikus-entzunezko eta informatikako baliabide tekniko guztiak zituzten soinua eta bideoa muntatu eta sinkronizatzeko.