eguraldia -

Iragarpena

Giro eguzkitsua eta goizalde oso hotzak astean zehar, Euskadin

Ostiralera arte giro egonkorrari eutsiko diogu. Hala ere, egunaren lehenengo orduetan izotza agertuko da barnealdeko zenbait puntutan. Larunbatean tantaren bat bota lezake.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giro eguzkitsuari eutsiko diogu datozen egunotan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez. Zeruak oskarbi agertuko zaizkigu baina, egunaren lehenengo orduetan, tenperaturak oso hotzak izango dira.

Hau dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du asteazkenerako eta ostegunerako, barnealdeko zenbait puntutan izotza agertu daitekeelako. Goizaldean tenperaturak oso hotzak izango dira baina egunak aurrera egin ahala, bero bihurtuko dira eta 15-20ºtan kokatuko da termometroa.

Ostegunean hodei-multzoak agertuko dira, garbituz joango badira ere. Gainontzekoa bere horretan mantenduko da: tenperatura hotzak egunaren lehenengo partean eta beroagoak eguerdi aldera. Ostiralean lainoarekin jarraituko dugu eta larunbatean euri tantaren bat bota lezake.

Ikusi paisaien argazkirik ederrenak Eguraldiblogen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea