cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/04/26

Arratsaldearen amaieran zaparradak botako ditu noizbehinka. Zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke eta baliteke mardulak izatea. Gaua aurrera joan ahala atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Haizea hegoaldetik finkatuko da, momentuz indarrik gabe. Tenperatura minimoak gradu pare bat igo daitezke; hala ere, gauean hegoaldeko zenbait tokitan hotza egingo du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 10/16 ºC
  • Donostia:8/16ºC
  • Gasteiz:5/15 ºC
  • Iruña:4/16 ºC
Bihar

2024/04/27

Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu larunbatean. Hodeitza aldakorra; tarteka hodeitsu egongo da zerua eta zaparradak botako ditu, batez ere arratsaldean, baina ziurrenik giro eguzkitsua ere izango dugu noizbehinka. Zenbait lekutan ekaitzak jo dezake, txingorrarekin batera. Hego-haizea indartsu ibiliko da egunaren hasieran; arratsaldearen hasieran mendebaldera aldatuko da, bolada oso gogorrekin kostaldean, eta tenperatura jaitsiko da orduan. Iparraldean tenperatura maximoak igo eta epelak izango dira, 17 edo 18 ºC ingurukoak, barnealdeko altuenek berdintsu jarraituko dute.

Tenperatura:

  • Bilbao: 12/19 ºC
  • Donostia:10/17ºC
  • Gasteiz:6/15 ºC
  • Iruña:9/17 ºC
Etzi

2024/04/28

Igandean ere izango da eguraldia aldakorra. Egunaren hasieran hego-haizea ibiliko da, ahul; hodeiak eta ostarteak, litekeena da ateri eustea denean goizean. Gero haizea iparraldetik finkatuko da eta arratsaldean indartu egingo da, bolada gogorrekin. Eguerditik aurrera, beraz, hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparradak botatzeko aukera goizean baino handiagoa izango da. Tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da; Ebro ibarreko maximoetan aldaketa handirik ez.

Tenperatura:

  • Bilbao: 7/17 ºC
  • Donostia:6/16ºC
  • Gasteiz:2/15 ºC
  • Iruña:2/17 ºC

Joera

  • Ostirala

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 04:43:00
    17:00:00
  • Itsasbehera 10:50:00
    23:08:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.23 / 4.26
    B: 1.17 / 1.16
  • Eguzkia UTC 05:12:00
    UTC 19:08:00
  • Ilargia 22:17:00
    06:09:00

2024/04/26

Eki-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 05:17:00
    17:35:00
  • Itsasbehera 11:24:00
    23:46:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.11 / 4.15
    B: 1.3 / 1.28
  • Eguzkia UTC 05:10:00
    UTC 19:09:00
  • Ilargia 23:24:00
    06:48:00

2024/04/27

Hegoaldeko eta hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin; arratsaldean bat-batean mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da, 5-6ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskia, itsaski handiko edo itsaso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean eta gauean 1,5-2 m ingurukoak. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Etzi
  • Itsasgora 05:54:00
    18:14:00
  • Itsasbehera 0
    12:02:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 3.94 / 4
    B: 0 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:09:00
    UTC 19:10:00
  • Ilargia 00:24:00
    07:37:00

2024/04/28

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko du, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko ditu.

1 / 30 Hurrengoa
Abisu horia enbatagatik larunbat arratsaldean

Abisu horia enbatagatik larunbat arratsaldean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia jarriko du indarrean 15:00etatik 18:00etara, enbata izango delako. 60 eta 80 km/h-ko haize-boladak izango dira eta tenperatura 8 gradu inguru jaitsiko da ordubete baino gutxiagoan.
Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Argitzera egingo du, baina giro freskoarekin jarraituko dugu

Lurraldearen ipar-ekialdean (Gipuzkoa ekialdea, Lapurdi eta Nafarroa iparraldea) noizbehinka euria egingo du. Datozen egunotan ere giro ezegonkorra izango da nagusi.
Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Elurra ari du Nafarroako zenbait tokitan

Nafarroako geografiako puntu batzuk elur-geruza fin baten azpian esnatu dira gaur. 800-1000 metrotik gora elurra ari du.

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

Beroarekin lotutako heriotza kopurua % 30 hazi da azken bi hamarkadetan, Europan

2023an muturreko estres termikoko egun kopuruaren errekorra gainditu zen, 46 ºC-tik gorako tenperaturekin.
Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Astea zerua estalita eta freskatzen hasiko da, eta asteartean euritara joko du

Eguneko tenperaturak behera egingo du, eta gauekoak leunagoak izango dira hodeiei esker, astelehenean zerua estaliz joango baitira. Asteartean euritara egingo du, eta 1.000 metrotik gorako kotetan elurra egingo du.
Eguzkitsu eta hozgiroan igaroko da hauteskunde eguna

Eguzkitsu eta hozgiroan igaroko da hauteskunde eguna

Euskalmeten arabera, egun eguzkitsua izango da biharkoa. Tenperaturek, baina, koska bat egingo dute behera, eta nekez iritsiko dira 15 gradura.
Euskal Herriko puntu askotan goiza hotza izan den arren, eguna eguzkitsua eta epela izango da

Euskal Herriko puntu askotan goiza hotza izan den arren, eguna eguzkitsua eta epela izango da

EAEko tenperaturarik baxuena -3,8 gradukoa izan da Pagoetako estazioan, Urizaharran (Araba), eta -3,4 gradukoa Navarreten, Bernedon (Araba).

Ostarteak eta hotz tarteak astebururako

Ostarteak eta hotz tarteak astebururako

Goiz hotzak espero dira datozen egunetan ere, baina eguzkia nagusituko da zeruan, eta giro atsegina izango da Euskal Herri osoan. Astelehenean, aldaketa nabarmena dator.
Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi

Arratsaldean atertzera egingo du, eta asteburuan giro eguzkitsu, lehor eta freskoa izango da nagusi

Datozen orduetan hodeitsu eta euri kontuekin jarraituko dugu lurraldearen iparraldean, baina orduek aurrera egin ahala, egonkortzera egingo du aroak. Biharkoa izango da egunik epelena (18 °C), ipar-ekialdeko haizeak tenperaturak jaitsaraziko baititu.
Fronte hotz batek giro grisa eta euri apur bat ekarriko ditu ostegunera arte

Fronte hotz batek giro grisa eta euri apur bat ekarriko ditu ostegunera arte

Tenperaturak 15 ºC-raino jaitsiko dira, eta zeruak lainotuta egongo dira. Hala ere, euri txikia bakarrik egingo du, eta isurialde atlantikoan bakarrik.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak