Gizartea -
Animaliak galzorian
Euskal balea, galzorian
Sardako balea izenaz ere ezagutzen dena desagertzekok arriskuan dago, Ministerioaren arabera.
Erredakzioa
Euskal balea ''galzoriko espeziea'' da, Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren arabera. Horrela jasotzen du, behintzat, Babes Bereziko Basa Espezien Zerrenda eta Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoa garatzeko otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretuak, Estatuko Aldizkari Ofizialean otsailaren 23an aireratutakoak.
Otsailaren 24tik indarrean izango den dekretu hori dela eta, Autonomia Erkidegoek jarraipen berezia egin beharko diete zerrendan jasotako espezieei, aldian-aldian horien kontserbazio egoera aztertuz.
Mehatxatutako espezie gisa jasotakoak "galtzeko arriskuan dauden espezieak" atalean sartu beharko dira, bizirik irauteko "probabilitate txikia" dagoenean.
Desagertzeko arriskuan dauden espeziei dagokienez, Autonomia Erkidegoek, besteak beste, espezie horien banaketa-eremua, populazioaren dinamika eta bideragarritasuna, habitataren egoera eta arrisku faktoreak aztertu beharko dituzte.