Gizartea -

Elkarrizketa

Ana Rosa Quintana deklaratzera deitu dute, Del Valle auziagatik

Ana Rosa Quintana eta Isabel Garcia kazetariek otsailaren 23an Madrilgo parke batean egin zioten elkarrizketaren bideo osoa ere eskatu du Maria del Coro Cillan epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Rosa Quintana aurkezleak eta beste 9 kazetarik Madrilgo auzitegian deklaratu beharko dute asteazkenean, Santiago del Valleren emazteari egindako elkarrizketaren inguruko azalpenak emateko. Santiago del Valle kartzelan sartu zuen epaileak, Mari Luz Cortes neskatoa hiltzea egotzita. Ana Rosa Quintana eta Isabel Garcia kazetariek otsailaren 23an Madrilgo parke batean egin zioten elkarrizketaren bideo osoa ere eskatu du Maria del Coro Cillan epaileak.

Asteazkeneko saioa Madrilgo Castilla Plazako Auzitegietan egingo dute. Isabel Garcia (Santiago del Valleren emaztea) izango da deklaratzen lehena. Telecinco-ko kazetariek egin zioten elkarrizketan bere senarrak Mari Luz neskatoa hil zuela adierazi zuen (poliziari eta epaileari hasieran gauza bera esan zien). Epaiketan zehar adierazpen horiek ukatu egin zituen, eta hiltzailea koinatua izan zela esan zuen. Antena 3ko bost kazetarik eta Telecinco-ko beste lau langilek deklaratuko dute goizean, 11:00etatik 14:30etara.

Ondoren, arratsaldean, Ana Rosa Quintana aurkezleak deklaratuko du, arratsaldeko 17:00etan, Ignacio Abad bere lankidearekin batera. Bederatzi kazetariak auzipetu egin ditu epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea