Albisteak -
Arratsaldetik aurrera
Ordubetean 15 l/m2 pilatu daitezkeela ohartarazi du Euskalmetek
Euskal Meteorologia Agentziak abisu hori ezarri du, asteazkeneko 17:00etatik ostegunero 02:00ak arte 15 litro metro karratuko pilatu daitekeelako.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du, asteazkeneko 17:00etatik osteguneko 02:00ak arte zaparrada trumoitsuak botatzeko probabilitate handia dela eta. Iragarpenak dioenez, ordubetean metro karratu bakoitzeko 15 litro baino gehiago pilatu daitezke.
Asteazken arratsalderako hodeiak sartuko dira eta hauek ekaitzak ekarriko dituzte. Gainera, iparraldeko haizea sartuko da eta tenperaturek apur bat behera egingo dute.
Ostegunean, goizean goizetik haizeak itsasaldetik joko du eta hodeiak ekarriko dizkigu. Noizbehinka zaparrada arinak botako ditu, egunaren lehengo partean batez ere. Iparraldeko haizearekin, freskatu egingo du eta nekez gaindituko dute termometroek 20º-ko muga.
Ostiralean, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Zaparraden arriskua ez dugu baztertuko eta arratsalde partean han-hemenka ekaitzak ere jo dezake. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperaturak koska pare bat gora egingo du eta arratsaldeko lehen orduetan 20 ºC-ren bueltan mugituko dira termometroak.