Gizartea
Elikadura
Andaluziako pepinoek bakteria-agerraldi bat eragin dute Alemanian
Erredakzioa
'Escherichia coli' hesteetako bakteriak bi hildako utzi ditu Alemanian, eta 200 pertsona baino gehiagori eragin die.
"Pepino organiko horiek non produzitu dituzten zehazteko lanean ari dira Espainiako agintariak", Alemaniaren komunikatua jaso eta gero Europako Batzordeak baieztatu duenez.
Bakteria-agerraldiaren "beste iturri batzuk" ikertzen jarraitzen dute Alemaniako agintariek, "Holandan produzitutako pepino susmagarrien hirugarren partida bat barne, Alemanian merkaturatu zituztelako". Pepino horiek aztertzen ari dira.
''Escherichia coli'' hesteetako bakteriak bi hildako utzi ditu Alemanian, eta 200 pertsona baino gehiagori eragin die, EBko Exekutiboaren datuen arabera. Hamar kasutatik zazpi emakumeak dira.
Europako beste herrialde batzuei eragin die
Alemaniaz gain, Suediak hamar kasu baieztatu ditu, Danimarkak lau kasuren berri eman du, Britainia Handiak hiru baieztatu ditu eta Holandan bakarra izan da.
Espainian kasurik eman ez dela baieztatu dute EBko iturriek, "enpresa ekoizleek produkzio osoa esportaziora bideratzen dutelako, eta ez dute Estatuan pepinorik merkaturatzen". Hala ere, enpresa horien izenik ez du eman Europako Batzordeak.

