Itxi

Mundua

1960-1980

Belgikako Elizak 'iraganeko akatsak' onartu ditu sexu-abusuen aferan

Erredakzioa

475 salaketa argitara eman ditu txosten batek. Belgikako artzapezpikuak "bitarteko guztiak" eskaini dizkie biktimei.

Belgikako hainbat apaizi 475 sexu-abusu egotzi dizkien txostena argitaratu eta hiru egunetara, Eliza katoliko belgikarrak "iraganeko akatsak" onartu ditu, kasu horiei nola egin zieten aurre aztertuta, eta "bitarteko guztiak" eskaini dizkie biktimei.

Andre Leonard Malinas-Bruselako artzapezpikuaren esanetan, "iraganeko akatsetatik ikasi nahi dugu".

Halaber, biktimei "bitarteko guztiak" eskaintzeko "konpromisoa" hartu nahi dutela adierazi du Belgikako Eliza katolikoaren arduradun nagusiak.