Mundua
Iraultza Libian
Libiako basamortuan dauden motorzale euskaldunak, onik
Euskadi Irratia
Donostia
18 euskal motorzale daude Libiako basamortuan. Familiarrek jakinarazi dutenez, onik daude, baina komunikazioak oso zailak dira.
Libiako basamortuan dauden motorzaleen familiarrek Euskadi Irratiari adierazi diotenez, denak ondo daude, nahiz eta komunikazioak zailak izaten ari diren.
Manuel Santa-Olalla motorzale gipuzkoar baten aitak Euskadi Irratiari azaldu dionez, polizia eta gida bana motorzaleekin daude.

