Mundua
Munduko Osasunaren Erakundea
Elikagaiei atzemandako erradioaktibitatea 'espero baino larriagoa da'
Erredakzioa
Japoniako Gobernuak Fukushima inguruan eskoiztutako esne freskoaren eta ziazerben salmenta debekatu du. Bertako biztanleei iturrikol ura ez edateko eskatu die erradiazioa atzeman dutelako.
Munduko Osasunaren Erakundeak&' || 'nbsp; Fukushimako krisiaren ondorioz hainbat elikagaiei atzeman dieten kutsadura erradioaktiboa "espero baino larriagoa" dela ohartarazi du.
"Lehen egunetan uste genuena baino larriagoa da. Horrelako arazoek 20-30 kilometroko erradioan eragingo zutela espero baitzen orduan" argitu du Peter Cordingley erakundeko kideak.
Japoniako Gobernuak hartu ditu jada neurri batzuk. Esne freskoaren eta ziazerben salmenta debekatu du Fukushimako zentralaren inguruan dauden lau probintziatan. Gainera, inguru horietako biztanleei iturriko urik ez edateko eskatu die.
Munduko Osasun Erakundeko adituak elikagaietan atzemandako erradiazioa aztertzen ari dira zein neurri hartu erabakitzeko.

