Itxi

2011/05/02

17:11

Mundua

Bin Laden hil dute

Biografia: Osama Bin Laden, 'arerio publiko nagusia'

Erredakzioa

Saudi Arabiako aberatsak 1988an sortu zuen Al Kaida "juduen eta gurutzatuen aurka gerra santua" egiteko. Irailaren 11ko atentatuen burua izan zen, historiako atentaturik handienak, hain zuzen ere.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osama Bin Laden, estatubatuarrek Pakistanen egin duten operatiboan hildakoa, Saudi Arabiako elitean jaio zen eta munduko terroristarik bilatuena izanda hil da. Ihesi ibili da, itzalean, eta modu horretan kinkan izan ditu Estatu Batuak hamarkada oso batean.

Bin Laden atzo, maiatzaren 1ean hil zuten 54 urte zituela, Abottabaden (Pakistan) zuen gordelekuan. Eskuak zikinak zituen milioika lagunen iritziz, azken hamarkadetan eraso terroristetan hil diren zibilen odolez zikinduta, alegia. Baina, pentsaera odoltsua izateaz gain, Bin Laden izan zen Islama defendatzeko asmoz mugak gainditu dituen ermandadea sortu zuena, "gerra santua" sortu zuena, alegia.

Ideia horrekin, oinarri sendoak zituen operazio sorta aurrera eraman zuen; hori dela eta, 2001eko irailaren11ko atentatuak egin aurretik ere Washingtonen "lehenengo arerio publikoa" zen.

Irailaren 11n 3.000 lagun hil zituzten eraso terroristek, Estatu Batuen atzerri politikaren norabidean aldaketa nabarmena eragin zuten; "beldurraren aurkako gerra" hasi zuten, hein handi batean, Bin Laden aurkitu eta hiltzera zuzenduta. Bilaketa lanek ia hamar urte iraun dute eta Al Kaidako liderraren gotorlekua aurkitzea izan da Estatu Batuetako inteligentzia zerbitzuen lanik zailenetakoa; Afganistan eta Pakistan arteko mugak behin eta berriz miatu dituzte, inoiz fruiturik eman gabe.

Egoera ikusita, 2001eko azaroan 200 matxinorekin egin zuela izan zen inteligentzia zerbitzuek esku artean zuten hipotesi nagusia; izan ere, orduan galdu zuten talibanek Mazar i sharif herria Afganistango gerran. Gotorlekutik Bin Ladenek munduari bideoak bidaltzen zizkion aktualitate politikoaren gainean iritzia emanez; Estatu Batuak mehatxatzen zituen edo Al Kaidak eraso terroristetan izandako parte-hartzea baieztatzen zuen.

Irailaren 11ko atentatuak goraipatzeko hilabete baino gutxiago behar izan zuen, baina egilea bera izan zela ez zuen ofizialki 2006ko maiatzera arte aitortu; orduan esan zuen berak agindu ziela misioa "19 anaiei". Bin Ladeni grabatu zitzaizkion azken irudiak irailaren 11ko atentatuen seigarren urteurrenekoak dira, 2007ko irailekoak. Bertan, ohiko txilabarekin, turbantearekin eta bizar beltzarekin ageri zen.

Errusiako soldadu bati lapurtu zion Kalashnikov fusil automatikoaz agertzen zen beti, bere jarraitzaileek estandarte musulman moduan ikusten zuten, defendatzen zituen ideiak aurrera eramateko luxuz betetako bizimodua utzi zuen mito bizidunaren moduan.

1957 jaio zen Saudi Arabiako familia aberats batean eta identitate musulmanaren obsesioa 80ko hamarraldian sortu zitzaion, sobietarrek Afganistan hartu zutenean. Saudi Arabian bizi izan zen hurrengo hamarkadan, eta orduan eten zituen harremanak bere familiarekin eta saudi dinastiarekin, Estatu Batuei Golkoko Gerran emandako babesagatik. Orduan herrialdea utzi zuen "benetako" Estatu islamiarraren alde borroka egiteko.

Sudanen bost urte igaro ostean, lider terrorista Afganistanera itzuli zen eta han bost urtetan zehar (1996 eta 2001 artean) Kabul konkistatu berri zuen talibanen miliziari babesa eman zion. Beti bere talde leialak lagunduta, Muyahidin Jalq (Herriaren Borrokalariak), Bin Laden Afganistanen, Sudanen eta Pakistanen terroristen entranamenduak finanzatzeaz akusatu zuten eta Yihad islamiarraren edo Hizbula libanarraren moduko talde integristekin erlazionatu zuten.

90ko hamarkadaren erdialdean AEBek mehatxu moduan ikusten zuten. Hori dela eta, 1998an Tanzaniako eta Keniako enbaxadetan izandako 200 hildakoen ardura berea zela esan zuten; baita besteak beste, 1993an Torre Bikien aurka izandako lehen atentatuarena ere, sei hildako egon ziren. Garai horretan ideologo eta propagandista moduan lilura zuela argi zegoen arren, Bin Ladenen benetako garrantzia oraindik iristeke zegoen.

Al Kaidak ez du jarraitzaile kopuru zehatzik, sakabanatuta dagoen sare bat da, baina solidoa, eta orain umezurtz eta galderaz beteta gelditzen da; esaterako, bere sortzaileak benetan arma kimikoak eta nuklearrak nahi ote zituen.

AEBak zapaldu ere egin gabe, hango politikaren aktore garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, Bin Laden azken hamarkadetako gaitzak eragin dituen aurpegietako baten moduan karakterizatuta hil da, Adolf Hitlerren edo Iosif Stalinen altueran dagoen doilor moduan. Eta berak hainbatetan iragarri bezala: bere areriorik handienaren eskuetan hil da.

250 milioi dolarretako dirutza zuela uste da (familaren 5.000 milioiko ondarearen zati txiki bat) eta baita munduko 60 enpresa inguru kontrolatzera irtsi zela ere. Osama Bin Ladenek lau emazte eta hemeretzi seme-alaba zituen. 2008ko azaroan Omar semeak Espainian babes politikoa eskatu zuen, baina eskaera hori ukatu egin zitzaion.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;