Itxi

Politika

Elkarrizketa ETB-2n

Urdaibaiko Guggenheima "porrota" izan litekeela uste du Arregik

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiak adierazi du ez duela "arrazoi kulturalik eta ekonomikorik" ikusten Urdaibain Guggenheim museo bat egiteko.

Joseba Arregi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohi eta Aldaketa plataformako bozeramaileak adierazi du Urdaibain Guggenheim museo bat eraikitzeko proiektua "porrota" izan litekeela, eta ez duela "arrazoi kulturalik eta ekonomikorik" ikusten museoa egiteko.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan gaur goizean egin dioten elkarrizketa batean, Bilboko Guggenheim museoaren sustatzailea ere izandakoak gogorarazi du Bizkaiko hiriburuko proiektua "baldintza zehatz" batzuen arabera abiatu zutela, eta gaur egun ez direla errepikatzen.

"Garai hartan Bilbon zegoen hondamendiak Euskadi osoan zuen eragina, baina Urdaibain une honetan dagoen depresio ekonomikoak Euskadi osoan duela eragina esateak ez dauka zentzurik", nabarmendu du.

Nolanahi ere, Arregik ziurtatu du ez dagoela Urdaibain "museo bat edo proiektu bat" egitearen alde.