Albisteak
Abisu horia elurragatik
Hotza eta prezipitazio txikiak, eguneko protagonistak
Tais San Jose
100 metro inguruan kokatuko da oraindik elur-kota eta tarteka, itsas mailan. Hori dela eta, malutaren bat bota dezake bota dezake kantaurialdean, bereziki. Egoerak hobera joko du igande ar
Balore minimoei eutsiko diogu oraindik larunbat honetan EAEn: 5º-ko tenperatura nekez gaindituko ditugu gure lurraldeetan. Prezipitazio txikiak izango ditugu, arratsaldetik aurrera bereziki. Zeruak grisa mantenduko dira eta izotza hizpide izango dugu. Elur-kotak 100 metrotan kokatuko da. Tarteka, zero metrotan gera daiteke, hori dela eta malutaren bat bota dezake kostaldean.
Alerta laranja bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak baina asteburu honetarako elurragatik eta izotzagatik abisu horiek mantendu ditu.
EAEko lehenengo mailako errepide guztiak zabalik daudela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Bigarren mailako errepideetan ere gidatzeko arazorik ez dago. Hala ere, Arabako Altube eta Gipuzkoako Etxegarate mendateetan zuhurtziaz aritzea gomendatu du.
Estatuko Meteorologia Agentzia den AEMETek, bestalde, abisu eta alerta guztiak desaktibatu ditu Nafarroako Foru Erkidegoan.
Datozen egunetarako
Euskal Meteorologia Agentzia Euskalmetek iragarri duenez, eguraldiak hobera joko du igande arratsaldetik aurrera. Egunaren lehenengo partean, zeruak lainotatuta agertuko dira eta oraindik prezipitazio txikiak izan ditzazkegu. Arratsaldean, halaber, lainoa gutxituz joango da. Tenperaturak, bestealde, bere horretan mantenduko dira.
Astelehenak goizalde eta lehen ordu oso hotzak ekarriko dizkigu. Tenperatura maximoek apur bat gora egingo dute. Hala ere, minimoak oso baxuak izango dira. Ostarteak izango dira nagusi zeruan eta hegoaldetik hodeiak sartuko dira. Horrekin batera, prezipitazioren bat ere bota lezake azken orduetan.
Gure herriak elur azpiko argazki ederrenak ikusi nahi? Eguraldiblogeko erabiltzaileek argazkiak igo eta konpartitzen dituzte. Gainera, unean-uneko eguraldia kontsulta dezakezu gure webkameren bitartez.