Albisteak

Ekainaren 4an eta 6an

Pereza eta McFly, Madrilgo Rock In Rio jaialdian

Garazi Urdanpilleta

Bikote madrildarra ekainaren 4an arituko da Arganda Del Reyko Rockaren Hirian eta talde britainiarrak, berriz, ekainaren 6an taularatu

Beste bi talde iragarri dituzte Madrilgo Rock In Rio jaialdirako. Ekainaren 4tik 14ra Arganda Del Reyko Rockaren Hirian egingo den jaialdi hereteogeneoaren kartelera gehitu dituzte Pereza bikote madrildarra eta McFly talde londrestarra.

Pereza Aviones disko berriko doinuak aurkeztera iritsiko da Rock In Rio jaialdira ekainaren 4an, Bon Jovirekin . 2 egun geroago, ekainaren 6an, berriz talde britainiar gazteak Radio:ACTIVE (2008) diskoko kantuak taularatuko ditu, besteak beste, MIley Cyrusen egun berean. Rockaren Hirian zuzenean aritzekoak dira, gainera,&' || 'nbsp; Bon Jovi, Rihanna, Shakira, Rage Against The Machine, Metallica, Mötorhead, Sober, David Guetta, DJ Tïesto, Paul Van Dyk, Calle 13 eta John Mayer.

Bestalde, salgai dira Madrilgo Rock In Rio jaialdirako sarrerak. El Corte Ingles dendetan eta sareaneta 902 400 222 telefonoan, 69 euroren truke (+banaketa gastuak). Ezdago bonurik, egunean eguneko sarrera erosi beharr dago. Sarrerarekinbatera, autobus garraioa sartutua dago (Santiago Bernabeu estadiotikArganda Del Reyra, joan-etorria). VIP sarrerak ere badaude, nahi dituenarentzat, 275 euroren truke (+banaketa gastuak).