Itxi

Musika

Izen ezagun gehiago

Motörhead eta Sober ere izango dira Rock in Rion, ekainaren 14an

Erredakzioa

Beraz, Metallicarekin batera arituko dira madrildarrak eta Londreseko rock talde beteranoa. Hasi da jaialdirako sarreren salmenta, eta, lehen orduetan, 32.000 baino gehiago saldu dituzte.

Motörhead Londreseko rock talde beteranoa ere izango dugu aurten Rock In Rio Madrid musika jaialdian. Lemmy Kilmisterren bandak ekainaren 14an joko du, Metallica eta Sober madrildarrekin batera. Motorhead eta Sober dira zerrendan sartu berri dituzten azken izenak, baina orain arte bagenituen hainbat izar baieztatuta: Bon Jovi, Rihanna, Shakira, Miley Cyrus, Rage Against The Machine, Calle 13, John Mayer eta Metallica. Horiekin batera, Munduko DJ garrantzitsuenetako hiru bilduko ditu aurten Madrilgo jaialdiak: David Guetta frantziarra, DJ Tïesto holandarra eta Paul Van Dyk alemaniarra.

Madrilgo Rock In Rio jaialdia ekainaren 4tik 14ra bitartean egingo da, 2.urtez.

Hasi da sarreren salmenta

Jarri dituzte salgai jaialdiko sarrerak, eta, lehen orduetan, 32.000 ale baino lehenago saldu ditu Arganda Del Reyko musika jaialdiak. Antolakuntzak jakitera eman duenez, lehen egunean, arratsaldeko 16:00etarako, 30.000 sarrera baino gehiago erosi dituzte zaleek. Astelehenetik, arratsaldeko 20:00etatik, egon dira ilaran lehen hiru erosleak Madrilgo Preciados kaleko El Corte Inglesean, eta antolakuntzak backstagean egoteko sarrera berezia eman die opari.

El Corte Ingles dendetan eta sareaneta 902 400 222 telefonoan eros daitezke sarrerok, 69 euroren truke (+banaketa gastuak). Ezdago bonurik, egunean eguneko sarrera erosi beharra dago. Sarrerarekinbatera, autobus garraioa sartutua dago (Santiago Bernabeu estadiotikArganda Del Reyra, joan-etorria). VIP sarrerak ere badaude, nahi dituenarentzat, 275 euroren truke (+banaketa gastuak).