Teknologia
Sare sozialak
Patxi Lopezek Twitter-en emango du bere bidaiaren berri
Erredakzioa
Ekonomiaren eta enpresaren arloko topaketetan parte hartzeko eta Brasileko Gobernuko ordezkariekin biltzeko Sao Paulon da jada Eusko Jaurlaritzako burua.
Patxi Lopez lehendakaria Twitter sare sozialaren bidez, bere Brasileko bidaia ofizialaren berri ematen ari da eta, bere egonaldiko argazkiak ere igo ditu sarera.
Ekonomiaren eta enpresaren arloko topaketetan parte hartzeko eta Brasileko Gobernuko ordezkariekin biltzeko Sao Paulon da jada Eusko Jaurlaritzako burua.
Lula Da Silva Brasileko presidentearen bilduko da Patxi Lopez hurrengo asteazkenean.
Oraingoz, lehendakariak bi "tweet" (iruzkin) eta hegazkinetik hartutako argazki bat argitaratu ditu Twiterren.

