cerrar buscador

16:57

eitb.eus-eko inkesta

Inkesta

EITBko eduki digitalen inkestan parte hartzeko oinarriak

eitb.eus

EITBko eduki digitalen inkestaren zozketan parte hartzeko EITBk honako oinarriak eta baldintzak zehazten ditu. Parte-hartzaileek sari ederra jaso dezakete.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hauek dira EITBk zehazten dituen oinarriak eta baldintzak EITBko eduki digitalen inkestaren zozketan parte hartzeko:

- Inkesta modu egokian bete duten 18 urte baino gehiagoko pertsonek har dezakete parte.

- Saria smartwatch bat da.

- Zozketa 2021eko irailean egingo da, eta irabazlearen izena eitb.eus-en argitaratuko da. Horretaz gain, email bat bidaliko zaio irabazleari horren berri emateko.

- Saria, hilabeteko epean jaso behar da, irabazlea EITBko Networking taldearekin harremanetan ipintzen den unetik zenbatzen hasita. networking@eitb.eus-era mezu bat idatzi idatzi behar du irabazleak. Saria EITBko egoitza hauetan jaso ahalko da: Bilbon, Donostian, Gasteizen edo Iruñean.

- Behin irabazlearen izena publikatuta eta jakinarazita, 3 asteko epea du honek EITBko Networking taldearekin harremanetan ipintzeko. Denbora honetan irabazlerik agertu ez bada, saria eman gabe geratuko da.

- Saria jasotzean, irabazleari argazki bat aterako zaio, eitb.eus-en eta EITB Taldearen beste euskarri batzuetan argitaratzeko, baita sare sozialetan ere.

- EITBko langileek ezin dute lehiaketan parte hartu.

- Saria aplikatu beharreko zerga-legeriaren menpe egongo da.

- Tratamenduaren arduradun gisa, EITB MEDIA, SAUk kudeatzen du parte-hartze interaktiboa. Datuak ez zaizkie hirugarrenei helaraziko, legez ezarritako eginbeharrak betetzeko ez bada, edota zerbitzuari euskarri laguntza emateko ez bada. Zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eskubideak baliatzeko, eskaria bidali helbide honetara: dbo-dpd@eitb.eus.

· Esteka honetan ikus dezakezu zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehigarria: Pribatutasun ataria.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.