Itxi

Lan-poltsa

LAN-POLTSA

Euskarazko C2 azterketaren inguruko jakinarazpena

EITBko lan-poltsetako proba teknikoak gaindituko dituzten hautagaiei zuzendutako C2 euskara-proba, urtarrilaren 15ean izango da BEC-en.

Euskal Irrati Telebistak EITBko lan-poltsetako (ETBko Albistegietako C Erredaktorea, ETBko Kiroletako C erredaktorea, EIko Aktualitateko D Erredaktore-Lokutorea eta EIko Kiroletako D Erredaktore-Lokutorea) proba teknikoak gainditu dituzten hautagaiei zuzendutako C2 euskara-proba, urtarrilaren 15ean izango da BEC-en. Azterketan parte hartuko duten hautagaien behin betiko zerrenda urtarrilaren 11n argitaratuko da webgune honetan azterketaren deialdiarekin batera.

Aldez aurretik, hautagaiek abenduaren 28an kontsultatu beharko dituzte behin-behineko emaitzak webgune honetan bertan. Erreklamazioak egiteko epea abenduaren 29tik 31ra izango da, eta urtarrilaren 3tik 10era bitartean erantzungo dira. Behin betiko emaitzak 2022ko urtarrilaren 11n argitaratuko dira.

C2 proba

Azterketari dagokionez, HABEk jakinarazten du euskarazko C2 probak eskatzen duen adituaren profila, Kazetaritza, Komunikazioa eta Publizitatearen arlokoa izango dela, eta azterketan proposatuko diren egoerak eta egitekoak arlo horretakoak izango dira, baina nolanahi ere, Kazetaritza eta Komunikazioaren barruan, norberak bere ikuspegitik jorratu ahal izango du gaia: kirola, nazioartea, hedabideak, sare sozialak edo beste edozein.

OharraHABEren ebaluazio-irizpideei buruzko dokumentua erantsi da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea