cerrar buscador

09:40

lan poltsa

LAN-POLTSA

Euskarazko C2 azterketa egiteko deialdia

EITBko lan-poltsetako proba teknikoak gainditu dituzten hautagaientzako C2 euskara-probak 2022ko urtarrilaren 15ean izango dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak, ETBko Albistegietako C Erredaktorea, ETBko Kiroletako C erredaktorea, EIko Aktualitateko D Erredaktore-Lokutorea eta EIko Kiroletako D Erredaktore-Lokutorea lan-poltsetako proba teknikoak gainditu dituzten hautagaiei eta aurretiaz C2 maila egiaztatu ez zuten hautagaiei, C2 mailako  azterketara deialdia egin die, mintzamen-probak egiteko esleitutako txanda zehaztuz. 

Euskara probak urtarrilaren 15ean izango dira BECen, goizez eta arratsaldez. Hautagaiak 08:15etik 08:45 bitartean akreditatu beharko dira, ordu horietatik kanpo ez da inor akreditatuko. Azterketa 09:00ean hasiko da.

Probak egiteko, nahitaezkoa izango da maskara, NANa eta boligrafoa eramatea.

Entzumena, irakurmena eta idazmena neurtzeko probak goizez izango dira, eta, arratsaldez, mintzamen proba egingo da. Azken horren ordutegia gutxi gorabeherakoa da; izan ere, izan daitezkeen bajen ondorioz, azterketaren egunean bertan alda daiteke.

Hona hemen proben ordutegia:

- Ateen irekiera (08:15)

- Hautagaien identifikazioa (08:15-08:45)

- Azterketen eta argibideen banaketa (09:00-09:10)

- Entzumen-proba (09:10-09:50)

- Atsedena (09:50-10:00)

- Azterketen eta argibideen banaketa (10:00-10:10)

- Irakurmen-proba (10:10-10:50)

- Idazmena neurtzeko probak (10:50-13:10)

- Atsedena

- Ahozko adierazpeneko proba (14:30-18:00)

 

Oharra: HABEren ebaluazio-irizpideei buruzko dokumentua erantsi da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.