Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

EITBko irratiek lider itxi dute urtea, milioi erdiko audientziarekin

EITB

CIESen arabera, EITB Taldeak ere lidergo komunikatiboa berretsi du: 1.145.000 ikus-entzule eta entzule ditu EAEn eta Nafarroan, egunero, irratian eta telebistan.

  • EITBren irratietako kontrol mahaietako bat

    EITBren irratietako kontrol mahaietako bat

EITBko irratiek lidergoari tinko eusten diote, gaur (abenduak 19) kaleratutako CIES ikerketaren azken datuen arabera. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak 490.000 entzule izan dituzte astelehenetik ostiralera EAEn eta Nafarroan 2025ean.

Radio Euskadik 172.000 entzuleko audientzia du urteko bigarren neurtaldian, astelehenetik ostiralera, eta urteko lehen neurtaldiarekin alderatuta 5000 entzule irabazi ditu. Radio Vitoriak, berriz, 23.000 entzuleko batez bestearekin amaitu du urtea.

Euskadi Irratiak 150.000 entzule lortu ditu, bataz beste, 2025ean, eta Gipuzkoan lider da irrati generalisten artean. Gazteak ere datu nabarmena eskuratu du urteko bigarren neurtaldian: 119.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera eta tematikoen artean Gipuzkoako irratirik entzunena da. Eta azkenik, audientzia irabazten jarraitu du EITB Musikak eta 32.000 entzule eskuratu ditu. Oro har, euskarazko irratiek 301.000 entzule dituzte egunero 2025ean.

Gainera, EITB Taldeak lidergo komunikatiboa berretsi du beste behin, 1.145.000 ikus-entzule eta entzule baititu egunero, astelehenetik igandera, irratian eta telebistan, EAEn eta Nafarroan. ETBri dagokionez, bere kanal guztiek 663.000 ikus-entzuleko audientzia dute.

ESKERRIK ASKO!

* CIES azterlanak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako komunikabideen kontsumoa aztertzen du. 40 urte baino gehiago daramatza, eta urtean bi neurketa-olatu egiten ditu. EGMrekin batera irrati-kontsumoak ezagutzeko erreferente nagusia izateaz gain, telebista-audientziak ere neurtzen ditu, besteak beste.