EITB TALDEA
Gabonak 2025
Goi mailako musika emanaldiak, Gabon gauean eta Eguberri egunean, ETB1en
EITB Media
Bulego taldearen agur kontzertua, EITBko hainbat profesionalek eta zenbait artistek Euskadiko Orkestrarekin grabaturiko gabon kantak eta Ura Bere Bidean ekimeneko Donostiako eta Gasteizko emanaldiak izango ditugu ikusgai, besteak beste.
-
"Gabon Kantak" saioaren edizio berria, Gabon gauean, ETB1en
Goi mailako musika emanaldiak izango ditugu ETB1en Gabon gaua eta Eguberri eguna ospatzeko. Abenduaren 24an, hasteko, Bulego taldearen azken kontzertua (21:30ean) izango dugu, azaroaren 9an Bilboko Euskalduna Jauregian eskainitakoa; Bilboko Koral Elkartearen parte hartze berezia izan zuten azkoitiarrek bertan. Segidan (22:20ean), EITBko hainbat profesionalek eta zenbait artistek Euskadiko Orkestrarekin eta Fernando Velazquezen zuzendaritzapean grabaturiko gabon kantekin gozatu ahal izango dugu. Aurtengo parte hartzaileen artean daude, besteak beste, Nerea Reparaz, Arnaitz Fernandez, Odei Esnaola, Rozalen, Janus Lester, Itziar Ituño000
23:15ean, "Ura Bere Bidean. Gipuzkoa" ikuskizuna eskainiko da, Ainhoa Vitoriak aurkeztuta. Joan den abenduaren 13an Donostiako Illunben grabatutako emanaldian euskal musikari esanguratsuek hartuko dute parte, Euskadiko Orkestrarekin batera: Neomak, Amak, Xabi Solano, Pello Reparaz, Iñigo Etxezarreta, Gozategi, Urko, Maren, Bea Asurmendi...
Eguberri egunean, 22:15etik aurrera, "Ura Bere Bidean korala. Araba" ekitaldiaren txanda izango da. Arabako 33 abesbatzetako 700 ahots euskal kanta ezagunak abesten ikusiko ditugu, Aitor Antruejoren zuzendaritzapean. Irailaren 20an grabatu zen Gasteizko Buesa Arenan.
Aipatutako emanaldi bereziez gain, "Go!azen" telesaileko aktoreek prestaturiko urteroko bilduma berezia eta "Beti Oskorri" kontzertua eskainiko dira Gabon gauean, eta haurrekin grabaturiko "Mihiluze" lehiaketaren atalak bi asteetan (astelehen, astearte, ostegun eta igande gauez).

