Itxi

EITB TALDEA

Musika ikuskizun berezia

Aiora Renteriak eta Francisek Corazón de Tango abestuko dute elkarrekin,ETBko kanpaien emanaldian

EITB

Urtea hasi eta berehala izango dugu aukera une berezi honetaz gozatzeko. 2026ari ongietorria emateko EITBk zuzeneko ekitaldi zirraragarriena antolatu du Gasteizko Plaza Berrian: su artifizialak eta bertaratzen direnentzat mahatsak eta kotilioi poltsatxoa.

  • Aiora eta Francis, batera eginiko ikuskizunetakoren batean

    Aiora eta Francis, batera eginiko ikuskizunetakoren batean

Gasteizko Plaza Berritik, ohi duen legez, agurtuko du urtea EITBk, zuzenean, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en, Ilaski Serranok, Xabier Usabiagak, Sara Gandarak eta África Baetak aurkeztuta. Beste behin, festa handia bilakatuko du EITBk Plaza Berria, eta bertaratzen diren guztiekin, musikarekin, su artifizialekin eta hainbat sorpresarekin esango dio agur urteari eta emango dio ongietorria 2026ari.

Hain zuzen ere, gauerdiko kanpaien ondoren iritsiko da sorpresa horietako bat, bi artista handiren eskutik: Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak eta Doctor Deseo taldeko Francisek Corazón de Tango abesti ezaguna elkarrekin kantatuko dute. Musika ikuskizun bikaina izango da, non eta Gasteizko Santa Maria katedralean.

Hori gutxi ez, eta aurten ere deia eta gonbita zabaldu nahi du EITBk: 23:00etatik aurrera, mahatsak eta kotilioi poltsatxoa banatuko ditu Arabako hiriburuko Plaza Berrian, bertaratu eta ospakizunarekin bat egingo duten guztientzat.

Kaixo 2026 saio berezi honek emozioz eta glamourrez beteko du urte berriaren hasiera, zuzen-zuzenean. ETB1en, Ilaski Serranok eta Xabier Usabiagak egingo dute topa entzuleekin urteari ongietorria emateko; ETB2n, berriz, Sara Gandararekin batera arituko da África Baeta. Aurten ere, euskal diseinatzaileak arduratuko dira EITBko aurkezleak dotore janzteaz: laski Serranok Getaryk berarentzat sortutako jantzia eramango du; eta Xabier Usabiagak, berriz, Neu etxekoa. Eder Aurre arduratuko da África Baetaren eta Sara Gandararen soinekoak sortzeaz.