EITB TALDEA
Otsailak 3
"El gran tablero mundial": Mikel Reparazekin elkarrizketa irekia eta dokumentalaren proiekzioa, Bilbon
EITB
Egungo egoera geopolitikoaren gakoak eta mundu mailako erronka nagusiak ulertzeko helburuarekin, elkarrizketa irekia egingo du Borja Macias Zientzia Politikoetan doktorearekin eta Natale Serón Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko doktorearekin. Bilboko Sala BBK aretoan.
-
'El gran tablero mundial', solasaldi eta proeikzioaren gonbidapena
Urtarrilaren 20an urtebete egin berri da Donald Trump AEBko presidentetzara itzuli zela. Horrek irauli egin du munduko egoera eta lehia geopolitikoa, eta mugimendu handiak izan dira Ekialde Hurbileko eta Ukrainako gatazken inguruan, baita berriki Venezuelan eta Groenlandian ere. Estatu Batuetako presidenteak Artikoko uhartearen kontrola bereganatzeko egindako mehatxuei arretaz begiratuta, EITBk Potentzien lehia handia / El Gran Tablero Mundial dokumentala sortu du. Mikel Reparaz EITBren nazioarteko arduradunaren eskutik, lanak aztertu egiten du baliabide eta influentzia-eremuak kontrolatzeko munduko bi potentzia nagusien arteko lehia (AEB eta Txina buru duten blokeen arteko lehia, alegia). Panamako Kanala, Ormuzko itsasartea, Txinako itsasoa eta Pazifikoko irlak izan dira Reparazek bisitatutako tokietako batzuk; eta baita Groenlandia bera ere, denek bilatzen duten altxorraren kutxa.
Dokumental berri honen estreinaldia dela-eta, EITBk solasaldi berezia antolatu du, Mikel Reparazen beraren eskutik, asteartean, otsailak 3, Bilboko Sala BBK aretoan. Egungo egoera geopolitikoaren gakoak eta mundu mailan erronka handiak ulertzeko elkarrizketa irekia izango da, EITBko Nazioarteko arduradunak gidatuta. Alboan izango ditu Borja Macías Zientzia Politikoetako doktorea eta Natale Serón Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko doktorea. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da hemen.
Solasaldiarekin abiatuko da ekitaldia 18:30ean; eta, ondoren, "El gran tablero mundial" 50 minutuko ikus-entzunezko lana proiektatuko da.

