EITB TALDEA
Audientzia
Astelehenetako lidergoa berretsi du "El Conquistador del Caribe"k, 200.000 ikus-entzuleko langa gaindituta
EITB
Euskal Telebistako realityak hilabete ikusgarria itxi berri du: milioi erdi pertsonak baino gehiagok egin dute bat saioarekin urtarrilean. Gaur gauean duelu berria izango dute zain: hiru marran jokoa, uretan. 22:15ean, ETB2n, ETB ON plataforman eta eitb.eus-en.
-
5.atalaren irudia
"El Conquistador del Caribe" saioa astelehen gaueko audientzia-buru izan zen atzokoan ere, beste behin, % 19,4ko datuarekin eta 203.000 ikus-entzule audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan. Arrakasta hori sendotu egin da astez aste eta horren isla izan da saioak itxi berri duen hilabete ikusgarria: 516.000 lagunek egin zuten bat urtarrilean "El Conquistador del Caribe" programarekin.
Otsaila, berriz, Yocahu taldekoen garaipen berri batekin abiatu dugu (hirutik hiru jada), eta gaur bertan biziko dugun Corocote taldekoen bilera tirabiratsu batekin. Izan ere, Carra kapitainari ez zaio batera gustatu Pituk, Rushek, Katxarrok eta Galaik taldea defendatzeko aurrerapausorik eman ez izana. Edonola ere, dena alda daiteke. Oraingoz dakigun gauza bakarra da Otxoak dueluari egin beharko diola aurre eta, taldekide urdinaz gain, bere aurkaria Guaban taldeko kide bat izango dela. Lehia ikusgarria, beste behin, uretan jokatuko den Hiru Marran joko ezaguna oinarri.
Asteleheneko atalean gertatutako guztia aztertu eta astearte gauekoari begira giroa berotzeko, gaur ere "El Conquistador" saioaren inguruko atal berezia izango dute Radio Euskadiko "Distrito Euskadi" saioan, 17:30-18:00 tarte horretan Eneko Van Horenbeke conquistologoa hartuko baitute solasaldian.
Astearte honetan, 22:15ean, atal berria ETB2n, ETB ON plataforman eta eitb.eus-en.

