EITB TALDEA
Audientzia
"El Conquistador del Caribe", berriz ere audientzia-buru eta saiorik ikusiena 25 eta 44 urtekoen artean
EITB
200.000 ikus-entzulek baino gehiagok bat egin zuten bat atzokoan realityarekin. ETB2ko albistegiak ere lider izan ziren: "Teleberri 1"ek % 27,4ko audientzia zatia lortu zuen; eta gaueko edizioak 240.000 ikus-entzule baino gehiago. "Euskadi Quédate" ere audientzia-buru, % 11,8ko kuotarekin.
-
"El Conquistador del Caribe"
Lidergoa sendotzen jarraitzen du, astez aste, ETB2ko "El Conquistador del Caribe" saioak. Izan ere, abenturaren bederatzigarren atala audientzia-buru izan zen, % 15,7ko kuotarekin eta 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan. Gainera, eguneko saiorik ikusiena izan genuen 25 eta 44 urte bitarteko ikusleen artean, % 37,3ko datu ikusgarriarekin.
ETB2ko albistegiek ere datu bikainak lortu zituzten atzokoan, beren ordu tarteetan erabateko lider izan baitziren. "Teleberri 1" albistegiak % 27,4ko audientzia zatia lortu zuen; eta gaueko edizioak, berriz, ia % 24koa. 240.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin zuten bat "Teleberri 2"rekin, eta eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Aktualitatea eta azken ordukoa interes-gune garrantzitsu izan ziren arratsaldean ere: Odei Esnaolak gidatutako "Euskadi Quédate" programa ere lider izan genuen (lineal) % 11,8ko kuotarekin eta 138.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan.
"El Conquistador del Caribe" abenturaren 10. atala, gaur gauean
Atzoko jokoaren ostean, gaur bertan Corocote taldekoen batzar bizia izango dugu ikusgai, azken urteetako gogoangarrienetako bat, zalantzarik gabe. Yocahuek ere hitzordua dute izendatuen lepokoarekin; eta Marcela, gainera, ez dago unerik onenean. Talde gorriko ordezkari bat aukeratu beharko du kanporatze probara joateko, eta argitzeke dago zein izango den estrategia: irabazteko norbait aukeratzea edo teorian behintzat ahulagoa den kide bat gainetik kendu? Duelistek oso joko zorrotza izango dute aurretik: kontzentrazioa, oreka eta erresistentzia maila handia beharko dute zubiari aurre egiteko.
Astearte honetan, 22:15ean, atal berria ETB2n eta ETB ON plataforman.

