EITB TALDEA
AITORTZA
Donostiako 'enbaxadore' izendapena jaso du EITBren zuzendari nagusiak CIRCOM kongresuaren antolaketagatik
EITB Media
Donostia Turismoak eta Kursaal Elkarguneak sustatutako 'Enbaxadore' programak hirira eta lurraldera biltzarrak eta topaketa profesionalak erakartzen lagundu duten pertsonei aitortza egitea du helburu.
-
Otsailaren 12an Kursaalen egindako ekitaldiko familia argazkia
Otsailaren 12an Kursaalen egindako ekitaldian 27 profesionalek (zientzia, osasuna, teknologia, industria eta gizarte arlokoak) jaso zuten Donostiako enbaxadore izendapena, hiriaren ardatz estrategikoekin lerrokatutako topaketak erakarri eta antolatzeagatik. EITBren kasuan, 2023an, CIRCOM Regional Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra antolatu zuen Gipuzkoako hiriburuan: batetik, Kursaal Jauregian egindako bi eguneko kongresuan, etorkizuneko erronkak aztertu zituzten; bestetik, Prix CIRCOM Regional 2023 sariak banatu ziren Tabakaleran.
2012an sortu zenetik, Enbaxadore programak ehun profesional inguru izendatu ditu. Horiek guztiak lankidetza, ezagutza-trukea eta sinergiak bultzatzen dituzten sare estrategiko baten kide dira.

