EITB TALDEA
Fikzio seriatua
Formatu txikiak, Talentu berriak deialdiko "Lehen Aldiz" fikziozko miniseria filmatzen hasi dira
EITB
Orio Produkzioak ekoiztetxearen eskutik, Jone Arriola elgoibartarrak sortutako eta zuzendutako lau ataleko telesaila da.
-
Filmaketaren irudia
Euskarazko fikzio seriatua indartzeko EITBk 2025ean egindako apustua da Formatu txikiak, Talentu berriak. Deialdi honetako hurrengo telesaila filmatzen hasi dira aste honetan bertan, Igorren: Jone Arriolak zuzenduko duen "Lehen Aldiz", urte amaieran PRIMERAN plataforman ikusgai egotea espero da.
2023an Dena asmatuta dago bere lehenengo fikziozko film laburra aurkeztu zuen Jone Arriolak Zinebi Nazioarteko Jaialdian; eta, ondoren, Lekeitioko Zine Bileran Urrezko Antzara irabazi zuen. Hor konpon izan zen bere bigarren film laburra. Bi lanak PRIMERANen bertan ditugu ikusgai.
Filmaketaren irudia
Oraingoan, fikzio seriatura salto egin du zuzendariak. Atal bakoitzean bi pertsonak topo egiten dute, leku batean atal bakoitzean, eta bien artean lehen bizipen bat gertatuko da, lehen aldi bat. "Egunero egiten dugu jendearekin topo, jende ezagun zein ezezagunarekin. Askotan ez gara ohartzen ere egiten elkartzen garen jendearekin batzuetan lehen aldiko topaketa edo lehen aldiko bizipen bat gertatzen ari dela. Bizitzaren parentesi txiki hau izango da "Lehen Aldiz" telesailaren xarma, protagonistek lehen aldiko topaketa eta bizipena izango dute, berria eta naturala, bizitza den bezalakoa", Arriolaren esanetan.
Filmaketaren irudia
Orio Produkzioak ari da "Lehen Aldiz" ekoizten, eta, beste beste, ondorengo aktoreek parte hartuko dute telesailean: Nerea Sanz, Xabier Elizalde, Aiora Enparantza, Mikel Kaye, Xanti Agirrezabala, Arnatz Puertas eta Sara Nieto.

