EITB TALDEA
Audientzia
EITBko irrati taldeak 394.000 entzuleko datuarekin abiatu du urtea, EGMren arabera
EITB
% 13ko hazkundea eta ia 50.000 entzule gehiago dira astelehenetik ostiralera, 2025arekin alderatuta.
-
EITB taldeko irratien kontrol mahaia
EITBko irratiek (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika) 394.000 entzulerekin abiatu dute urtea, astelehenetik ostiralera, Euskadin eta eragin eremuan, EGMren datuen arabera. Asteazken honetan, apirilak 15, eman ditu jakitera datuok Estudio General de Mediosek.
Lehen neurtaldi honetan, Euskadi Irratiak nabarmen egin du gora audientzian, 142.000 entzulerekin, 2025ean baino 47.000 gehiago.
Radio Euskadik sendo jarraitzen du urte hasiera honetan: 134.000 entzule astelehenetik ostiralera, eta ia % 8ko hazkundea prime-timean.
Gazteak ere nabarmen egin du gora: 90.000 entzule ditu, 32.000 irabazita.
Radio Vitoriak, bestalde, 17.000 astelehenetik ostiralera, eta gora egiten du asteburuan, 25.000 entzulera iritsita.
Azkenik, 11.000 entzulek egiten dute bat astelehenetik ostiralera EITB Musika irrati musikalarekin.
EITB taldeko hedabideek erreferente izaten jarraitzen dute: ia 400.000 entzule egunero eta milioi erdi ikus-entzule baino gehiago astelehenetik igandera Euskal Telebistan.
Eskerrik asko!

