Itxi

EITB TALDEA

Musika

'Bihotzen konkista', ETSren larunbateko Madrilgo kontzertu historikoa, zuzen-zuzenean ETB1en eta ETB ONen

EITB

Euskal Herritik kanpo Iñigo Etxezarretaren taldeak 16.000 lagunen aurrean eskainiko duen ikuskizuna EITBren pantailatik jarraitu ahal izango dute zaleek. 15 kamera eta dronea erabiliko dira zuzenekoa gure etxeetara ekartzeko.

0:33
ETS Bihotzen konkista kontzertua iragartzeko irudia

Madrilgo hitzordua ez da izango ETS taldearen ohiko kontzertu soila. Bihotzen konkista ETSk 2026an martxan jarri duen formatu handiko kultur proiektua da, Euskaditik kanpo euskara eta euskal kultura proiektatzeko helburu argiarekin. Musikaz, bertsolaritzaz, dantzaz eta herri-kulturaz osatutako esperientzia oso hau zuzen-zuzenean eskainiko du EITBk ETB1en eta ETB ON plataforman, 20:45ean hasita. Ainhoa Vitoriak aurkeztuko du kontzertuaren emanaldia offean ahotsa jarrita.

Lantalde eta teknika arlotik ahalegin handia egingo du EITBk kontzertua eskaintzeko: 15 kamera eta dronea erabiliko dira, eta ETBko 30 profesional baino gehiago joango dira propio Madrilera telebistaren bidez kontzertuaren emozioa ikusi ahal izateko. Euskal Herritik kanpo egin den ikuskizun handienetarikoa izango da Bihotzen konkistako emanaldia, euskal musikaren historian lehen mailako gertakaria.

Oholtza gainean, ETSren abesti esanguratsuak entzuteaz gainera, dantza tradizional eta urbanoak, euskal tradizioen elementuak, abesbatza eta euskal artistak zein Estatuko abeslariak ikusiko ditugu, besteak beste. Guztiek lortuko dute apirilaren 25eko kontzertua bakarra eta ahaztezina izatea. Guztira, oholtza gainean 100 pertsona eta sorpresa asko espero dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista