Itxi

EITB TALDEA

EITB TALDEA

Gasteizko San Prudentzio jaiekin bat egingo du EITBk

EITB Media

Jaiegun handiaren bezperan egingo diren erretreta eta danborrada ETB1en eta ETB ONen jarraitu ahal izango dira. Radio Vitoriak programazio berezia prestatu du gaurtik maiatzaren 1era bitartean.

0:26
Danborrada Gasteizen

Gasteizen ospatzen diren San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiei arreta berezia eskainiko diete EITBk datozen egunetan bere albistegi eta saioetan. Ohi denez, hilaren 27an, jaiei hasiera emango dien erretreta (20:55ean) eta danborrada (23:30ean) ETB1en eta ETB ONen eskainiko dira. Egoitz Txurrukak aurkeztuko du saio berezia eta Imanol Artolak egingo du bi ekitaldien kontakizuna.  

Radio Vitoriak, halaber, jarraipen estua egingo die jaiei, programazio bereziarekin. Gaur bertan, irratsaio berezia egingo dute Diputazioko jauregitik, Pilar Ruiz de Larreak eta Unai Ugartek gidatuta, Antonio Altarriba idazleak irakurriko duen pregoia zuzenean eskaintzeko. Astelehenean ere bertan izango dira, San Prudentzio bezperako erretretaren eta danborradaren berri emateko, Unai Ugarteren eta Estibaliz Ruiz de Azuaren eskutik. Hilaren 28an, Armentiako zelaietatik arituko da "Radio Vitoria Gaur" saioko lantaldea. Mertxe Guillenek eta Naroa Balsategik aurkeztuko duten lau orduko irratsaioan eguneko protagonistak elkarrizketatuko dituzte eta bertan bizi den giroa uhinen bitartez zabalduko dute. Azkenik, maiatzaren 1ean, Isabel Irigoyenek gidatzen duen "Déjate Llevar" saioak adi adi jarraituko du Estibalizko erromerian gertatzen den guztia.