Itxi

EITB TALDEA

Kirolak

Itzulia Women, zuzenean, ETB1en, ETB ON plataforman eta kirolakeitb.eus atarian

EITB Media

Eliteko txirrindulariak bilduko dituen hiru etapetako lasterketaren emankizuna 11:45etik aurrera jarraitu ahal izango dugu. EITBk, gainera, liderraren maillota babestuko du.

  • Itzulia Women, zuzenean, EITBn

    Itzulia Women, zuzenean, EITBn

Emakumeen kirola ikusarazi eta sustatzeko konpromisoari tinko eusten dio EITBk. Horregatik, ostiralean hasi eta igandean amaituko den Itzulia Women lasterketa arreta gune nagusi izango dute EITBko hedabideek. Eliteko txirrindulariak bilduko dituen hiru etapetako proba zuzenean jarraitu ahal izango da, 11:45ean hasita, ETB1en, ETB ON plataforman eta kirolakeitb.eus atarian. Xabier Anduezak, Leire Olaberriak eta Diego Alvarez de Arcayak egingo dute kontakizuna. Halaber, Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko kirol tarteetan jarraipen zehatza egingo diote, baita kirolakeitb.eus Instagram kontuan ere. Bestalde, EITB lasterketaren babesle dugu eta liderraren maillota emango du. 

Euskadiren bihotza zeharkatuko duten hiru etapa gogor izango ditu Emakumeen Itzuliaren bosgarren edizioak: Zarautz-Zarautz (121,3 km), hirugarren mailako sei mendate puntuagarrirekin; Abadiño-Zornotza (131,7 km), hirugarren mailako bost mendaterekin; Donostia-Donostia (113,1 km), Donostiako Klasikoaren ibilbidea errepikatuko duen jardunaldia, lehen mailako Jaizkibel eta bigarren mailako Mendizorrotz gainekin.