EITB TALDEA
Audientzia
155.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin Zegama-Aizkorri lasterketa zuzenean jarraitzeko
EITB
Emanaldia liderra izan zen: mendi maratoi ezagunaren zuzeneko kontakizunak % 22,8ko audientzia-zatia lortu zuen, euskaldunen artean % 36a gaindituta.
-
Zegama-Aizkorri 2026 lasterketako irabazleak
Beste behin, EITB erreferente dugu gure kirol hitzordu nagusietan, oraingoan Zegama-Aizkorri mendi maratoi enblematikoaren emanaldiarekin. Lasterketaren 25. edizio honen zuzeneko kontakizuna lider izan zen atzo bere ordutegian, 155.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin Euskadin eta eragin eremuan. ETB2n eta ETB2 ONen eskaini zuen EITBk hitzordua, eta % 22,8ko audientzia zatia lortu zuen; euskaldunen artean % 36,6koa (biak emisio linealean).
Zegama herritik abiatuta, Aratz gainera igo eta Aizkorri mendilerroan barrena korrikalariek egindako ibilbideak irudi ikusgarriak utzi zizkigun oraingoan ere, eta mendizale eta kirolzale guztiei helarazi zizkien EITBk emozio eta zirrara guztia. Golden Trail World Serierako puntuagarria den proba mundu mailako mendi maratoi esanguratsuenetako bat da. Tove Alexanderssonek marka hautsi zuen; eta Elhousine Elazzaoui, berriz, iaz bezala nagusitu zen.
Gainera, 129.000 lagunek egin dute bat egunotan Euskal Telebistarekin Itzulia Women 2026 txirrindularitza lasterketaren hiru etapak jarraitzeko. Emakumezkoen lasterketak % 6ko audientzia-zatia lortu du ETB1en, euskaldunen artean % 11,3ra iritsita.

