EITB TALDEA
EITB TALDEA
EITB Mediaren lan-poltsak kudeatzeko tresna berria
EITB MEDIA
Epe bat zabaldu da lan-poltsetako hautagai guztiek aldi baterako lan eskaintza bat jaso ahal izateko behar duten informazio pertsonala eta dokumentazioa igo ahal izateko, lan-poltsaren araudi berriari jarraituz.
-
EITB ikus-entzunezko taldea
EITB Taldea webguneko EITB Enplegua atalean topatuko dugu erraminta berria. Ekainaren 2ko 23:59ak bitartean, hautagaitza guztiek aukera izango dute sisteman jasota dauden datu pertsonalak eta dokumentazioa egiaztatu, zaharkituta edo iraungita dagoena eguneratu eta falta zaien dokumentazioa osatzeko.
Ezinbesteko baldintza da lan-poltsan parte hartzeko eta enplegu-eskaintzak jaso ahal izateko adierazitako datuak eta dokumentuak eguneratuta eta indarrean izatea.
Gainera, lanpoltsa@eitb.eus helbide elektronikoa gaitu da, sor daitezkeen zalantza eta kontsultetarako.
Informazio gehiago HEMEN.

