EITB TALDEA
Audientzia
600.000 lagunek baino gehiagok egin dute bat ETBrekin "Bizi Natura" telebistako esperientzia jarraitzeko
EITB
Udaibaiko Biosfera Erreserbatik emititu da, egunero hiru astez, BBCren formatu arrakastatsuaren egokitzapen hau. ETB1 eta ETB2ko audientziaren harrera primerakoa izan da; eta ETB ON plataforman 12.500 ordu baino gehiago kontsumitu dira. EITBren eta Brutal Media BBCren arteko lankidetzaren emaitza da
Hiru astez ETB1en eta ETB2n emititu ondoren, kamerak itzali eta denboraldia agurtu du "Bizi Natura" saioak. Urdaibaiko Biosfera Erreserba, padurak eta bertako ingurunea Euskal Telebistaren agertoki natural bihurtu dituen telebista esperientzia arrakastatsua izan da hau, BBCren formatu arrakastatsuaren egokitzapena.
Fauna, flora eta ingurune paregabe horretan hobekien gordetako sekretuetako batzuk gertutik bizitzeko aukera eskaini digu, eta audientziak bikain erantzun du: 605.000 ikus-entzulek egin dute bat egun hauetan Euskal Telebistarekin "Bizi Natura" jarraitzeko. Datu horri ETB ON plataformaren bitartez egindako kontsumo digitala gehitu behar zaio: ia 19.000 erabiltzaile eta 12.500 erreprodukzio ordu baino gehiago. "Bizi Natura"k, gainera, jarraipen nabarmena izan du sare sozialetan ere. ETBren Instagram profilaren bidez, programarekin lotutako erreportajeak, argazkiak eta bideoak partekatu dituzte, eta jarraitzaileen harrera beroa lortu ere.

Erronka handia izan da, naturak ez baitu gidoirik eta bertan lan egiteak aurreikusi ezin daitezkeen egoerei aurre egitea baitakar.
"Zalantzarik gabe, bidaia ikaragarria izan da; lantalde guztientzat ikasgai garrantzitsua. Oso pozik eta oso harro gaude ETBren "Bizi Natura" ekimenaren lehen edizio honekin: lehen aldia da BBCren "Springwatch" ospe eta historia handiko formatua Erresuma Batuko mugetatik harago eskaini dela, eta emaitza bikainarekin gainera", esan du Carol Saliner fikzio ez diren edukien Brutal Media BBCren arduradunak.
Eskerrik asko guztioi!

