EITB TALDEA
AUDIENTZIAK
EITBren estaldura zabalak audientziaren erantzun nabarmena jaso du eklipsearen gau berezian
EITB Media
"Euskadi Quédate" saioak bere marka historikoa hautsi du eklipsearen estaldurarekin, % 22,7ko kuotarekin eta 157.000 ikuslerekin
-
EITB eguzki eklipse osoa
Atzo EITBk gertakari historiko bat bizi izan zuen zuzenean herritarrekin. Hedabide eta plataformen bidez zabaldutako eguzki eklipsearen estaldura zabalak audientziaren erantzun nabarmena izan zuen. ETB2n, "Euskadi Quédate" saioaren edizio bereziak, "Eklipsea Etxetik" izenburupean, 157.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eta % 22,7ko kuota lortu zituen Euskadin, bere tartean nagusi izanik eta saioaren errekor historikoa lortuz.
Fenomeno astronomikoa zuzenean jarraitu ahal izan zen ETB1en, ETB2n, ETB ONen eta ORAINen, baita EITBko irratietan ere, egun osoan zehar jarraipen berezia egin baitzuten.
Estaldurak konexioak izan zituen Euskal Herriko hainbat tokitatik hedapen tekniko eta pertsonal zabalaren bidez, dronen irudiekin eta EITBk Aranzadiren laguntzarekin 30.000-35.000 metroko altueran jaurtitako bi globo estratosferikoen seinaleekin. Gainera, Donostiako Aste Nagusiaren barruan, EITBk "Eklipse Gaua" ekitaldia antolatu zuen Saguesen, non publikoak fenomenoa modu kolektiboan bizi ahal izan zuen eta bere irudiak zuzenean jarraitu ahal izan zituen agertokiko pantailan.
Eklipsearen estaldurak berriro ere agerian uzten du EITBk gertaera handiak zuzenean jarraitzeko erreferente gisa jokatzen duela, fenomeno astronomiko historiko hori herritarrei hurbilduz telebistaren, irratiaren eta plataforma digitalen bidez.
Eguzki eklipse osoa eta Euskadi Quédate saioak ikusgai ditugu, nonahi eta noiznahi, ETB ON plataforman

