EITB TALDEA
Sariak
EiTBk Zeu Zara EiTB ekitaldia egingo du uztailaren 13an, Barakaldon
EiTBk kalean egingo duen lehen ekitaldi berezia da hori. Helburua herritarrengana are gehiago hurbiltzea da, eta sei sari banatuko dira.
EiTBk Zeu Zara EiTB proiektua jarri du martxan herritarrengana are gehiago hurbiltzeko asmoz. Hala, datozen hilabeteotan EiTB kalera aterako da eta ahotsa emango die hainbat elkarte eta kultur eta kirol eragileri, herri batzuetara bisita eginez. Herri horietako bakoitzean hainbat arlo landuko ditu, historia, jaiak, proiektu estrategikoak eta etorkizuneko egitasmoak, besteak beste.
Amaitzeko, sariak banatzeko ekitaldia izango da. Sari horien bitartez, herri horretako elkarte, enpresa, erakunde zein pertsona batzuen lana nabarmenduko dute. Guztira, 6 sari banatuko dituzte: Zeu Zara Solidarioa, Zeu Zara Gure Enpresa, Zeu Zara Dendarik Onena, Zeu Zara Gure Kutuna, Zeu Zara Ingurumenaren Laguna eta Zeu Zara Gure Enbaxadorea. EiTBren web orriaren bidez (www.eitb.eus) aukeratuko dira saridunak. Izan ere, erabiltzaileek botoa gustukoen dutenari emateko aukera izango dute.
Barakaldoren kasuan, hauexek dira hautagaiak (azken kategoriako hautagaiak ez daude zehaztuta, zabalik baitago):
– Zeu Zara Solidarioa: Barakaldoko Karmengo Ama Elkartea (Elikagaien bankua), Caritas-Barakaldoko jantoki soziala, Goiztiri Elkartea, Miranda Fundazioa, Usoa lantokia
– Zeu Zara Gure Enpresa: ACE Barakaldo, Bide Onera, Gurutzetako Ospitalea, Ikea Barakaldo, PCB (lehengo Precicast Bilbao)
– Zeu Zara Gure Kutuna: Javier Clemente, Saturnino Garcia, Mercedes de Miguel, Ana Morgado, Maribel Salas
– Zeu Zara Ingurumenaren Laguna: CIHMA Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa, Ekologistak martxan, Grupo Alpino Turista Barakaldo Mendi Taldea, (GATB) IZATE Ingurugiroaren Taldea, Roke Deunaren Gereziak Elkartea
– Zeu Zara Gure Enbaxadorea: Barakaldo CF futbol taldea, BEC Bilbao Exhibition Centre, Javier Clemente, Mikel Alvira, Zuazu eskubaloi taldea
– Zeu Zara Dendarik Onena (atal honetan, erabiltzaileek gustukoen duten denda edo ostalaritza establezimendua aipatu beharko dute)
Sariak banatzeko ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da www.eitb.eus-en.
EiTBk Barakaldon egingo du lehen geldialdia. Ekitaldia uztailaren 13an egingo da, Barakaldo Antzokian, 20:00etan, eta Urko Aristi eta Almudena Cacho arituko dira aurkezle lanetan.
rkezle lanetan.
