Ekitaldiak
Urriaren 4tik 6ra
EITB, EFQM 2010 Foroan
I.E.
Erredakzioa
EFQM 2010 Foroa garatuko da Bilbon, Berrikuntza eta Sormena ardatz izango dituela. EITBk Enpresa Bikaintasunaren Sari Europarra jaso zuen joan den urtean eta aurten, hainbat ekitaldi antolatuko ditu.
EITBk astelehen honetan mahainguru bat antolatu du Multibox aretoan. Donna Pace, Bono Thinking Systems-en ordezkari ofiziala Espainian, hizlari nagusia izan da. Paraleloki, 4. Platoan, ekitaldi instituzional bat egin da; bertan, 50&' || 'nbsp; europar biltzarkide egon dira EITBren kasua kudeaketan eta sormenean ezagutzeko.
Urriaren 5ean, Euskalduna Jauregian, Foroaren programak paraleloki hartzen dituen berrikuntza eta sormenari buruzko lau saioetako bat antolatuko du EITBk, Vanessa Sanchez aurkezlearen gidaritzapean. STRIX (etxetresna elektrikoen termostatoen % 25 sortzen duen enpresa britainiarra), Osakidetza eta EITB arituko dira solasaldi horretan.
Foroan zehar, EFQM Excellence Award Bikaintasunaren saria banatuko da. Edurne Ormazabal ekitaldi hau aurkezteko arduraduna izango da eta eitb.com-ek streaming bidez emango du.
Kudeaketarik garatuena eta emaitzarik onenak dauzkaten enpresa europarrak nabarmentzen ditu golardo honek. Zehatz-mehatz, Bruselan egindako EFQM Foroaren aurreko edizioan, Enpresa Bikaintasunaren Sari Europarra jaso zuen EITBk.
Osakidetzaren Ekialdeko Eskualdea eta Olabide Ikastola dira urte honetako finalistak; horiekin batera, enpresa finalista gehiago daude, besteak beste, Erresuma Batuko hiru, Austriako hiru, Alemaniako bi eta Europako gainontzeko herrialdeetako beste hiru.
EUSKALIT da EFQMren bazkide lokala ekitaldi hau antolatzeko Euskadin. Espainia da golardorik gehien dituen herrialdea, 31; horietatik, 23 Euskal Herriari dagozkio. Bigarren postuan Erresuma Batua daukagu 28 sarirekin eta hirugarren, Alemania 26rekin.
&' || 'nbsp;

