Publizitatea
Itxi

2018/01/16

06:18

EITB TALDEA

Errekorra

131.014 erabiltzaile sartzen dira egunero eitb.eus atarian

EITB.EUS

EiTBren webguneak marka guztiak hautsi ditu bere 20. urteurrenean. Audientzia %40 hazi da, eta batez beste ia 3 milioi erabiltzaile bakar ditu hilero, OJD Interactiva enpresaren arabera.

  • Audientziaren bilakaera eitb.eus-en, OJD Interactiva enpresak emandako datuak aintzat hartuta. EiTB

    Audientziaren bilakaera eitb.eus-en, OJD Interactiva enpresak emandako datuak aintzat hartuta. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

eitb.eus atariak inoizko audientzia daturik onenak izan ditu 2017an, bere 20. urteurrenean, hain zuzen ere.

OJD Interactiva auditoretzak emandako datuen arabera, egunero 131.014 erabiltzaile bakar sartu dira EiTBko webgunean, albisteak edota entretenimenduzko edukiak kontsumitzeko.

Orain arteko urterik onenarekin (2016) alderatuta, hazkundea %40koa izan da, eta batez beste ia hiru milioi erabiltzaile bakar izan ditu hilero eitb.eus-ek; 2.984.454 erabiltzaile, hain justu ere.

Albisteak eta Kirolak atarietako edukiak izan dira gehien hazi direnak, idatzizkoak nahiz bideo ('Gaur Egun' eta 'Teleberri') eta audio formatuan (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria).

Irratia eta Telebista atarietako edukiek ere, gorakada nabarmena izan dute, batez ere 'Go!azen' eta 'El Conquistador' saioei eta Gaztea irratiari esker.

OJDk zenbatzen ez dituen beste iturri garrantzitsu batzuk ere badaude aplikazioak (Hiru3, Go!azen, Gaztea eta EiTB); HBBTV telebista konektatuak; eta 1,5 milioi jarraitzaile biltzen dituzten sare eta plataforma sozialak (Facebook, Twitter, Youtube, Instagram edo iTunes), esaterako.

es), esaterako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena