Itxi

EITB TALDEA

Donostia

Esne Beltza taldea izango da Izan EiTB Jaiaren amaiera kontzertuan

EITB

Iseo & Dodosound with The Mousehunters taldeak ere hartuko du parte Belodromoan antolatutako Gaztea kontzertuetan. Aurretik, 'Go!azen'en kontzertua zuzenean ikusteko aukera ere izango da, 17:00etan.

Urriaren 6an, Izan EiTB Jaia ospatuko du EiTBk Donostian. 12 orduko jai erraldoia izango da, eta 'XXL' festa hori behar bezala bukatzeko, Gaztea irratiaren kontzertuekin gozatzeko aukera izango dugu. Bi talde arituko dira zuzenean Belodromoan: Esne Beltza eta Iseo & Dodosound with The Mousehunters. Hala, 21:00etatik aurrera, musikaz, kolorez eta jai-giroaz beteko da gaua, eta, gainera, disko-jartzaileen emanaldiak izango dira gauerdira arte. Gaztea irratiaren kontzertuetarako sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

'Go!azen' kontzertua, Hiru3 Jaian

12 orduko jai handia izango da urriaren 6koa. Festa 12:00etan hasiko da, Hiru3 Jaiarekin, eta hainbat jarduera izango dira bertan, 18:00ak arte; tartean, 'Go!azen' kontzertua zuzenean ikusteko aukera. 17:00etan izango da, Belodromoan, eta sarrera librea izango da (gonbidapenik gabe).

Hala, Atanon egingo den 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldirako gonbidapenak lortu ez dituztenek 'Go!azen' ikusteko aukera izango dute; oraingoan, kontzertua ikusi ahalko dute, zuzenean eta doan.

Gogoratu, beraz, urriaren 6an bi hitzordu ditugula 'Go!azen'-eko neska-mutilekin:

1. 'Go!azen' kontzertua zuzenean ikusteko aukera, Donostiako Belodromoan, 17:00etan, gonbidapenik gabe.

2. 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen kapitulua ikusteko aukera, Atano pilotalekuan, 19:00etan, gonbidapenarekin. (OHARRA: Aurrestreinaldirako gonbidapenak agortuta daude)