Itxi

EITB TALDEA

Apirilaren 4an

'La Mecánica del Caracol'ek 2002. saioa ospatuko du emanaldi berezia eginez

EiTB

EHU/UPVko Zientzia Katedrarekin lankidetzan eta zenbait kolaboratzailerekin, partaidetzan saio irekia egingo du.

  • 'La Mecánica del Caracol' irratsaioa, Eva Caballerorekin.

    'La Mecánica del Caracol' irratsaioa, Eva Caballerorekin.

Apirilaren 2an Radio Euskadiko 'La Mecánica del Caracol' Eva Caballerok zuzendu eta aurkezten duen saioak 2.000. atala bete zituen eta ospatzeko bi egun gehiago itxarotea erabaki dute, kapikua kutsu handia izango duen irratsaioa egiteko. Hartara 'La Mecánica del Caracol' saioak Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Katedrarekin lankidetzan, 2.002 saioa emanaldi berezi baten bidez ospatuko du. Irratsaio ireki hau, ostegunean, apirilaren 4an, egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan 19:00etatik 20:00etara, eta irratian ez ezik, streaming bidez jarraitu ahal izango da 'La Mecánica del Caracol'en web gunean. Neurri handi batean unibertso simetriko batean bizi garela frogatu nahi du saioak.

Programaren kolaboratzaile batzuek hartuko dute parte irratsaioan: Juan Ignacio Perez Iglesias, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateko Fisiologia katedraduna eta eta Kultura Zientifikoaren katedra zuzendaria; Amanda Sierra, Achucarro Neurozientzi Ikerketa Zentroko ikertzailea; Santiago Perez Hoyos, EHU/UPVko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatu saileko irakaslea eta planeta-zientzien ikertzailea; Raul Ibañez, EHU/UPVko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika saileko irakaslea, eta Manu Hernandez, Peñascal Kooperatibako irakaslea. Azken honek zuzenean eta programa amaitzeko esperimentu bat egingo du.

Radio Euskadiko saioak bost ordu eskaintzen die astero zientziari, teknologiari eta historiari. Astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00ak arte dago entzungai Eva Caballerok 2010etik zuzentzen duen irratsaioa. 2013an Tecnaliaren Kazetaritza saria jaso zuen.