Ekitaldiak
Astearte eta asteazken honetan
Bilbao Web Summit ekitaldiarekin kolaboratuko du EITBk
I.E.
Erredakzioa
eitb.com-ek set bat jarriko du Euskalduna jauregian eta kongresuaren streaming-a emango du. Halaber, Euskadi Irratiak bere estudioa jarriko du arratsaldeko programazioa bertatik egiteko.
Ekitaldi global bat da Bilbao Web Summit; lehen mailako nazioarteko adituak bilduko dira, Interneteko etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta Web etorkizun berria diseinatzeko, negozioen ikuspuntutik.
Nazioarteko exekutibo, ekonomista eta estratega garrantzitsuak bilduko ditu ekimenak, horien artean, berritzaileak, teknologia zuzendariak eta wegunearen erabileran erabakiak hartzen dituzten eta beraz belaunaldi berriaren garapenari buruz erabakitzen duten beste agente batzuk.
Gainera, webgunearen etorkizunari buruzko eztabaidak hartuko ditu Bilbok aste batean zehar. Maiatzaren 16tik 19ra, W3Cko Batzorde Aholkularia Bilbon bilduko da datozen urteetarako webgunearen oinarriak ezartzeko.
Informazio gehiago kontsultatzeko, ekitaldiaren webgunean sartu.

