prentsa oharrak
Astearte honetatik aurrera
EITBk bere elkarrizketa soziala Twitter sarera eramango du
Erredakzioa
EITB
EITBk stakeholders-ei (interes taldeak) eta hiritarrei galdetuko die sare sozialen bidez Enpresaren Gizarte Erantzukizun materian 2009-2010ean gauzatutako proiektuen inguruan.
EITBren EGEaren inguruan egindako World Kafearen aurreko bi edizioen arrakastaren ostean, interes taldeekin elkarrizketa bat ezartzea beharrezkoa ikusten da ikuspuntua balioztatzeko eta 2011-2012 plan batekin dimentsioak lantzeko asmoz ekintza zein proiektuei lehentasuna emateko. Oraingo honetan, sare sozialek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatu nahi ditu EITBk Enpresaren Gizarte Erantzukizunean egindako lanagatik irekian galdetzeko.
Maiatzaren 31a honetan hasiko da ekimena eta bi aste iraungo ditu. Twitter-eko @eitb perfilaren bidez, 2009-2010eko EGE Memoriaren sei dimentsioak eta aurrera eramandako proiekturik garrantzitsuenak aurkeztuko ditu taldeak. Parte-hartzaileek, bestalde, egokiagoak iruditzen zaizkien ekintzak aukeratuko dituzte eta hobekuntza-proposamen guztiak hartuko dira. Ekitaldiaren izena, #eitbplus hain zuzen ere, hautatutako hashtag-a da.
2009-2010 memoria
2009-2010 bi urteko bigarren Memoria argitaratutakoan emango da #eitb+ ekimena; memoria horretan, EGE materian aurrera eramandako proiektu guztiak bildu dira. Halaber, kudeaketa ereduak kanpo-ebaluazio prozesu bat jasan du, eta AENORek memoriaren informazioa zein gauzatutako proiektuak egiaztatu ditu. Egiaztapen-prozesuaren emaitza ona izan da, GRI A+ ziurtagiriarekin (exijentzia mailarik altuena).
Proiektu guztiak stakeholders-ek lehen World Kafean adostutako sei dimentsioetan klasifikatuta daude: Euskadiko irudia, Euskera, Hiritartasuna, Pertsonak, Ingurumena eta Enpresa.
&' || 'nbsp;

