prentsa oharrak
eitb+
EiTBren Gizarte Erantzukizuna
Erredakzioa
EITB
Euskal erakundeak AENOR enpresaren aurrean egiaztatu ditu 2009 eta 2010ean gauzatutako proiektuak eta gehieneko maila lortu du, GRI A+.
GEKen alorrean gauzatu diren proiektu guztiak jasotzen dituen 2009-2010 biurteko bigarren memoria idatzi du EiTBk, Gizarte Erantzukizuna komunikatzeko tresna gisa. Ekintza horiek EiTBk hartutako gizarte-konpromisoari erantzuten diote, eta, zeregin hori, hain zuzen ere, komunikabide gisa duen xedetik harago doa. Izan ere, zerbitzu
publiko gisa duen zeregina aberastea da helburua.
EiTBk kudeaketa-ereduan sartutako konpromiso gisa ulertzen du Gizarte Erantzukizuna. Gobernu arduratsuaren ondoriozkoa da eta errealitate irmoa osatzen du, atzean pertsonak, baliabideak, adierazleak eta interes-taldeen arreta dituela. EiTBn GEK aplikatzeak zera esan nahi du, komunikazio-enpresa honek gizartearekin hitz egiten duela, iraunkortasunaren eta ongizatearen alorrean lankidetzan aritzeko.
Halaber, kanpoko ebaluazio-agenteen esku jarri da GEKen kudeaketa-eredua, eta, horrenbestez, AENOR enpresak memoriako informazio guztia eta gauzatutako proiektuak egiaztatu ditu. Egiaztapen-prozesu horren emaitza ona izan da, eta GRI A+
mailaren arabera, gehieneko exijentzia-maila lortu du. Bigarren edizio honetan, ildo kontinuista ezarri da. Hori horrela, proiektu guztiak sailkatzerakoan, stakekolder-ek World Caféan hitzartu zituzten sei dimentsioak hartu dira oinarritzat: Euskadi Munduan, Euskara, Herritarrak, Pertsonak, Ingurumena eta Enpresa. Horietako bakoitzean hainbat gizarte-proiektu garatu dira, konfiantza eman, herritarrekiko lotura emozionalak sortu eta gizarteko enpresa arduratsu gisa aitortzeko.

