Itxi

prentsa oharrak

EGE

EiTBk herritarrekiko loturen sorrera sustatzen du

Erredakzioa

EITB

Euskal gizarte osoa bere proiektuaren partaide bihurtu nahi du taldeak.

EiTBren Gizarte Erantzukizunak konpromiso osagarria du gizartearekin. Taldeak herritarrekiko hurbiltasuna, partaidetza eta sentimendu positiboak islatzen dituen lotura ezarri nahi du. Hau da, esperientziak partekatu nahi ditu: Izan EiTB, denona eta denontzat.

Taldearentzat funtsezkoa da gizarteak modu aktiboan parte hartzea antolatzen dituen ekitaldi guztietan eta bere edukietan. Izan ere, EiTB gizarte osoaren komunikabidea da eta bere helburua entretenimendu eta informazioko eskariak asetzea da.

Gizartearengana hurbildu eta sentimendu positiboak sortzeko konpromisoari jarraiki, EiTBk zenbait helburu ezarri zituen 2009-2010 aldirako. Jarraian, helburu nagusiak eta proiekturik garrantzitsuenak azalduko dira:

- Haurren beharrizanekiko sentikortasuna duen erakundea izatea. 2010eko apirilaz geroztik, ETB-3k egunean 14 orduz eskaintzen du haurrentzako programazioa. Halaber, haurrek Betizu kluba dute, umeek aisialdian dituzten eskariak asetzeko, hain zuzen ere.

- Gizartean errotutako gaixotasunak dituzten pertsonen alde sentsibilizatzea. 2009an eta 2010ean, EiTB Maratoiaren bidez, gizartea informatu eta kontzientziatu zen honakoen gainean: gaixotasun kardiobaskularrak eta bularreko minbizia.

- Giza Eskubideen, Biktimen Arretaren eta Bakearen alde informatu eta sentsibilizatzeko jarduerak sustatzea. EiTBk "Bizitza elkarbizitza da" ekimena jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzarekin, bakearen, tolerantziaren eta askatasunaren kulturarantz aurrera egiten lagunduko zuen politika sustatzeko. Kanpaina honen barruan, hainbat ekintza gauzatu ziren: publizitate-kanpaina, ekimenarekin lotutako gertaeren hedapena eta ETB-3ko Zinematika programa martxan jartzea.

- Herritarrekiko lotura sendoa sortzea eta partaidetzarako mekanismoak ezartzea. EiTBk hainbat euskarri jarri ditu euskal gizartearen esku, berarekin elkar ekintzan aritzeko: entzulearen telefonoa, profilak Facebook, Twitter eta Tuentin, etab.

- Gizartearen interesa pizten duten ekimen eta jardueretarako sari eta aintzatespenak eskaintzea. Urtero, EiTBk hainbat sari deitzen ditu gizartea hainbat alorretan indartzeko: ekonomia, kultura, teknologia berriak, kirola eta musika.