Itxi

X-reconocimientos-X

Ikus-entzunezkoen kategorian

'Chiloé' saioak Pluma Dorada 2010 saria lortu du

I.E.

Erredakzioa

Kroaziako Turismo Bulego Nagusiak urtero banatzen duen golardoa jaso du Euskal Telebistako bidaia eta kultur saioak. Banatze-ekitaldia ostiralean izan zen Osijek hirian, Eslavonia-Baranja eskualdean.

ETBko "Chiloé" saioa bigarrena izan da, BBC kateko produkzio baten atzetik; biak finalistak ziren AEB, Japonia eta Europako hainbat telebista katek egindako 40 saio baino gehiagoren artean.

Alberto Arizkorreta "Chiloé"ko zuzendaria saria jasotzeko arduraduna izan da, Zeljo Lenart Kroaziako Turismo Bulegoko Estatu idazkari, Vladimir Sisljagic Eslavonia-Barania eskualdeko presidente eta Niko Bulik Kroaziako Turismo Bulegoko zuzendariaren eskutik.

Euskal Telebistaren produkzioa 30 minutuko bi kapituluz osatuta dago. Lehenengoan, Zagreb hiriburua, Plitvice parke nazionala eta Zadar kostaldeko hiria erakusten dira. Bigarrenean, ordea, Dalmata kostaldea aztertzen da, Sibenik, Stone, Split eta Dubrobnik hirien bidez.

Pluma Dorada Sariaren 7. edizioa izan da hau; izan ere, nazioarte mailan oihartzun handia du bere kalitate altuagatik eta Munduko Turismo Elkarteak ere estima handian du.