Itxi

prentsa oharrak

EGE

EiTBk kudeaketa ekoeraginkorra egiten du

Erredakzioa

EITB

Taldeak, Ingurumenarekiko duen konpromisoan, bere ingurumen-kudeaketa integratzeko Ekoscan Ziurtagiria lortu du.

EiTBk, kudeaketa-eredura aplikatutako Gizarte Erantzukizunaren bidez, ingurumenarekiko konpromisoa hartzen du beregain, hau da: baliabide energetiko naturalen erabilera arduratsu eta iraunkorra sustatzea eta, horrela, ingurumena zaintzen laguntzea, kudeaketa ekoeraginkorra eginez.
Taldearen kudeaketa enpresariala ingurumenarekiko erantzukizunen araberakoa da. Hori horrela, baliabide naturalen kontsumo ekoeraginkorra, CO©ü isurien kontrol arduratsua, hondakinen murrizketa eta horien birziklapena bultzatzen ditu.

Gizarte Erantzukizunaren dimentsio honetan, EiTBk zenbait helburu ezarri zituen 2009-2010 aldirako:

- Ingurumenaren Ekoscan Ziurtagiriarekin hartutako konpromisoak betetzea. Ingurumenaren alorrean zehaztu zen Ekintza Planari esker, EiTBk Ekoscan ziurtagiria lortu zuen, IHOBE sozietate publikoaren eskutik, elektrizitatearen eta paperaren kontsumoa murriztu baitzuen.

- Stop CO©ü Euskadi Plus programa betetzea. EiTBk berotegi-efektuko gasen isuriak % 7,3 murriztu zituen 2008. urtetik.

- Paperik gabeko kudeaketan erreferentziazko enpresa izatea. Euskal erakundeak duen barne-tresna informatikoari esker, eragiketa eta kudeaketako prozesuak paperik gabe tramita ditzake. 2007az geroztik, orrien kontsumoa % 25,7 jaitsi da.

- Ingurumeneko gaietan erreferentziazko agente dibulgatzailea izatea. EiTBko komunikabideak eitb+ proiektura batu ziren eta ingurumenarekiko sentsibilizazio-kanpaina hasi zuten 2010ean. Radio Euskadik ekologiari buruzko bloga jarri zuen martxan, "Las cuatro erres: Reducir, Reciclar, Reutilizar.... y Radio", eta, Euskadi Irratiak, bestetik, "Ekosfera" programa du.
&' || 'nbsp;