prentsa oharrak
EGE
EiTBk kudeaketa ekoeraginkorra egiten du
Erredakzioa
EITB
Taldeak, Ingurumenarekiko duen konpromisoan, bere ingurumen-kudeaketa integratzeko Ekoscan Ziurtagiria lortu du.
Gizarte Erantzukizunaren dimentsio honetan, EiTBk zenbait helburu ezarri zituen 2009-2010 aldirako:
- Ingurumenaren Ekoscan Ziurtagiriarekin hartutako konpromisoak betetzea. Ingurumenaren alorrean zehaztu zen Ekintza Planari esker, EiTBk Ekoscan ziurtagiria lortu zuen, IHOBE sozietate publikoaren eskutik, elektrizitatearen eta paperaren kontsumoa murriztu baitzuen.
- Stop CO©ü Euskadi Plus programa betetzea. EiTBk berotegi-efektuko gasen isuriak % 7,3 murriztu zituen 2008. urtetik.
- Paperik gabeko kudeaketan erreferentziazko enpresa izatea. Euskal erakundeak duen barne-tresna informatikoari esker, eragiketa eta kudeaketako prozesuak paperik gabe tramita ditzake. 2007az geroztik, orrien kontsumoa % 25,7 jaitsi da.
- Ingurumeneko gaietan erreferentziazko agente dibulgatzailea izatea. EiTBko komunikabideak eitb+ proiektura batu ziren eta ingurumenarekiko sentsibilizazio-kanpaina hasi zuten 2010ean. Radio Euskadik ekologiari buruzko bloga jarri zuen martxan, "Las cuatro erres: Reducir, Reciclar, Reutilizar.... y Radio", eta, Euskadi Irratiak, bestetik, "Ekosfera" programa du.
&' || 'nbsp;

