Itxi

EITB TALDEA

INKESTA

Badugu EITBren eduki digitalei buruzko inkestaren irabazlea

EITB MEDIA

EITBren eduki digitalen inkestan 2.383 lagunek hartu dute parte, eta Artzanegi Diaz de Otazu da smartwatch erlojuaren irabazlea.

  • Zorionak Artzanegi!

    Zorionak Artzanegi!

eitb.eus-ek uztailaren bukaeran jarri zuen martxan EITBren eduki digitalei buruzko inkesta, eta, bi hilabete luze hauetan, 2.383 lagunek hartu dute parte. Iritzia eman duten guztien artean smartwatch erloju bat zozkatu da, eta Artzanegi Diaz de Otazu da irabazlea.

Udan abian jarritako EITBren eduki digitalen kontsumoa aztertzeko inkestan, erabiltzaileei ikus-entzunezko taldearen zein eduki kontsumitzen dituzten, zein maiztasunarekin eta horietara zein euskarriren bitartez iristen diren galdetu zaie, besteak beste. 

Zerbitzu publikoa eskaintzeaz gain, EITBren lan ardatzetako bat da ikus-entzunezkoen etengabeko transformazio global berrira egokitzea. Amaitu berri den inkestarekin jasotako datuak aztertuz, kanal eta produktu berrien diseinurako oinarriak zehaztu ahalko dira, kontsumitzaileen atxikimendua lortze aldera.